El sabor es ciego

GATZ ETA PIPER UGARIKO SUKALE LEHIAKETA ENTRETENIGARRIA

Sukaldea gustuko duten lau lehiakidek, ordu betean, David de Jorge sukaldari-aurkezleak aukeratutako 2 errezeta prestatu beharko dituzte. Lan horretarako, guztiek osagai berak eta sukaldeko tresna berdinak izango dituzte.

Sukaldean lanean ari diren bitartean ezin izango dute jakirik probatu.

Sukaldeko lanak bukatu ondoren, lau lehikideek egindako plater guztiak dastatu eta puntuatuko dituzte, baina begiak estalita egin beharko dute.

David de Jorge, programako aurkezle eta dinamizatzaileak ere plater guztiak dastatu eta puntuatuko ditu. Berak ere parte hartuko du lehiaketako azken txanpa honetan, baina David-ek ez du itsuan egingo dastaketa.

Larunbatetan – 13:30.

Hemen ere ikus dezakezu saio hau: