Laburpena
Laburpena
1976ko martxoaren 3an Gasteizen, langile-batzar baten erdian, Poliziaren bala-erasoak bost hildako eta ehundik gora zauritu eragin zituen. Gau berean, amorrazioak jota, Llachek Trantsizioko kantarik adierazgarriena izango zena konposatu zuen: Campanades a morts. Gaur, hogeita hamar urte geroago, Lluís Llach Gasteiz itzuli da martxoaren 3ko biktimak gogoratuz kontzertu jendetsu baten aurreankanta horixe eskaintzera.. Espazioan eta denboran zehar eginiko bidaia, Llach beraren musika eta hitzak gidari direla, zeinean oroitzapen autobiografikoak gertakari hauen protagonisten irudi eta testigantzekin tartekatzen baitiren. Hau kanta baten istorioa da, berau idatzi zuen pertsonaren erretratua eta inspirazio-iturri izan ziren gertaeren kronika. Ahanzturaren aurkako garrasia eta errebolta etengaberako eskakizuna.
Zuzendaria:
LLUIS DANES ROCA, 2007
Ekoizleak:
MEDIAPRODUCCIÓN, S.L. (www.mediapro.es)
BAINET ZINEMA, S.A.
FORMATU, IRAUPEN, FILMATZE ETA MUNTAKETA DATUAK
Formatua: 35 mm.
Iraupen originala: 90 minutos
Metrajea: 2.455 metros
Grabazio egunak: De 27 de julio de 2005 a 31 de marzo de 2006